Kontsultarako laguntza

Formulario de búsqueda de documentos

Erakunda edota zentroen kontsulta

Aukera duzu Erakundeen fitxak bakarrik kontsultatzeko, ala Zentro eta Zerbitzuen fitxak bakarrik ala biak batera kontsultatzeko, horretarako goiko aldeko laukitxoak markatuz.

 

Kontsulta alorrak

Izena
Bilaketa letra kateen arabera egiten da, eta ez da, horrenbestez, izena osorik eta zehatz idatzi beharrik; aski da, esate baterako sida idaztea; sistemak COMISION CIUDADANA ANTI-SIDA DE ALAVA eta ASOCIACION CIUDADANA DE LUCHA CONTRA EL SIDA TXO-HIESA. biak erakutsiko ditu.

Programak ere aukera ematen du hitz bat edo gehiago baten arabera bilaketa gauzatzeko. Horretarako, ezagutzen diren hitzak zehaztu - hiru arte - eta ondoren hitzak lotuko dituen terminoa aukeratu behar da (Y, O, N=). Hitz ezberdinak "/" bidez banatu behar dira. Honela, Y lokarria aukeratu eta ondoren "emaus/taller" idazten bada, programak, adibidez TALLER OCUPACIONAL EMAUS BILBAO lokalizatuko du.

Laburdura
Erakundearen edota Zentro-Zerbitzuaren izenaren laburdurak bilatzen ditu.

Hasiera urtea
Alor honetan aukera daiteke bai urte bitarte bat, “Bitartean” aukeratuz –horrela egiten bada, horretarako dauden bi laukitxoak bete behar dira–, bai urte jakin batetik aurrerako datuak, horretarako “Noiztik” aukeratuz –horrela egiten bada, aski da ezkerreko laukitxoa betetzea–.

Herria
Herriaren araberako bilaketa egiteko, zapal daiteke zerrenda zabalgarria, eta hartan nahi den herria aukeratu. Edota idatz daiteke bilatu nahi den herriaren izenaren lehenengo letra, eta sistemak letra horrez hasten diren herri-izen guztiak bistaratuko ditu.

Lurralde Historikoa
Lurraldez bilatzen denean, programak aukeran dauden hiru lurraldeen izenak bistaratuko ditu; edozein lurraldetan bilatzeko aukera ere egin daiteke, hutsik dagoen aukera erabiliaz.

Jabetza
Jabetzari dagokionez, egiteko dauden sei aukerak agertuko dira zerrenda zabalgarrian (Publikoa – udal administrazioa, lurralde administrazioa, administrazio autonomikoa edo zentrala edo Pribatua – irabazpide asmorik gabea edo merkantila).

Jarduera barrutia
Barrutiari dagokionez, jarduera barrutia definitzen duten bost aukerak bistaratzen dira zerrenda zabalgarrian (auzoa, udala, lurraldea, autonomia erkidegoa edo zentrala).

Ardurapena duen Gizarte taldea
Gizarte taldeari dagokion alorrean erakundeak edo zentro/zerbitzuak bere ardurapean hartzen duen gizarte taldea definitzen da. Bilaketa erakundeak edo zentro/zerbitzuak zein gizarte taldez arduratzen diren kontuan hartu gabe egin nahi baldin bada, ez aukeratu laukirik (besterik agindu ezean agertzen den bezala). Gizarte talde bat baino gehiago aukeratu nahi izanez gero, aukera interesatzen diren lauki guztiak.

Jarduera
Jarduerari dagokion alorrean erakundeak edo zentroak eskaintzen duen Jarduera definitzen da. Dagokion laukia markatu nahi diren Jarduera bat edo gehiago aukeratzeko. Bilaketa erakundeak edo zentroak zein jarduera mota duten kontuan hartu gabe egin nahi baldin bada, laukiak hutsik utzi behar dira (besterik agindu ezean agertzen den bezala).

Zentro/zerbitzu mota
Zentro/zerbitzu motari dagokion alorrean zentro/zerbitzu mota definitzen da, eta lehen aukeratu den Jarduera motak baldintzatua da. Alegia, Jardueran “Asistencia” aukeratu baldin bada, Zentro/Zerbitzu Motan talde hartako aukerak baizik ezingo dira egin; adibide honetan, esate baterako, “centros de acogida” edo “comunidades terapéuticas”. Bilaketa zein motatako zentroak diren kontuan hartu gabe egin nahi baldin bada, laukiak aukeratu gabe utzi behar da (besterik agindu ezean agertzen den bezala). Zentro mota bat baino gehiago aukeratu nahi izanez gero, bat baina gehiago aukera daitezke Ctrl tekla aktibatuta edukiaz. Jarduera bateko Zentro/Zerbitzu mota guztiak aukeratu nahi badira, lehenenengoa markatu behar da eta Shift tekla mantenduaz, azkenekora jo.
Zentro mota ez da nahitaez bete behar; nahi izanez gero, aski da Talde Orokor bat edo hirutaraino zehaztea.

 

Emaitzak ordenatu

Sistemak aukera ematen du emaitzak honako arlo hauek arabera ordenatzeko: Erakunde edo Zentro/zerbitzuaren izena, Lurralde históricos, Hasiera urtea, Ardurapean duen gizarte-taldea edota Jarduera. Kasu guztietan, ordenatzeko bigarren irizpidea Erakunde edo Zentro/zerbitzuaren izena izango da. Sistemak aukera ematen du ordenakuntza hau goranzkoa edo beheranzkoa nahi dugun zehazteko.